ZuZeuko Bipareta

ZuZeu Podcast

ZuZeu Podcast sareko erreportaje eta dokumental podcasta. Jorratzen ditugun gaiei gutxienez bi aurpegi, bi hegi, bilatzen saiatuko gara.

All Episodes

Gure gorputza entzuten ikasiko dugu saio honetan, emozioen mundura egingo dugun bidaian. Amaia Ayerra Munduate irakaslea da eta Haur Hezkuntzan emozioak lantzeko materiala sortzen ari da https://www.ikastola.eus/ (Ikastolen Elkartea)n. Donna Apellaniz Nieto, berriz, emozio terapeuta da eta helduekin aritzen da batez ere http://educandolaemocion.com/ (Educando la Emoción) izeneko proiektu pertsonalean. https://zuzeu.eus/?s=Bipareta (Bi pareta) artean sartu nahi? Gonbidatuta zaude!   Support this podcast

Apr 2020

33 min 5 sec

Lide Hernando eta Olatz Salvador musikariek emakume gisa musikaren industrian bizitu eta bizi dituzten esperientziak ezagutuko ditugu atal honetan. Generoak beren letretan, irudian, beldurretan eta abar luze batean nola eragin duen arakatuko dugu eta batzen dituzten gauza guztien gainetik, bakoitzaren ahotsa entzun. Bi pareta artean sartu nahi? Gonbidatuta zaude? Harpidetu eta babestu proiektua! http://patreon.com/zuzeupod (patreon.com/zuzeupod) Support this podcast

Apr 2020

40 min 16 sec

Eremu pribatutik atera eta bizitzeko modu komunitarioak ezagutuko ditugu saio honetan. Katixa Jauregi txikitatik bizitu da gune autogestionatu eta okupatuetan. Gaur egun, berriz, alokairuan bizi da. Naiara Rodrigez, bestalde, Errenteriako Etxe Komunitarioan. Jende asko eta askotariko errealitateak ezagutu dituzte esperientzia hauen bitartez eta horrek haien burua gehiago ezagutzeko balio izan die, besteak beste. Dena ez da dirudiena bezain polita, baina alderdi negatibo bezainbeste positibo du bizimodu honek, hori argi dute. Bi pareta artean sartu nahi? Gonbidatuta zaude! Harpidetu eta babestu proiektua! http://patreon.com/zuzeupod (patreon.com/zuzeupod) Support this podcast

Mar 2020

30 min 31 sec

Janusz Borkowski eta Lluis Hontecillas ezagutuko ditugu atal honetan. Lehena, Poloniatik etorri zen eta dagoeneko 10 urte daramatza Euskal Herrian. Bigarrena, aldiz, iaz heldu zen Kataluniatik. Euskara presente dago haien egunerokoan, ikasteko ahaleginaz gain, hizkuntza praktikan jartzeko espazioak sortu dituzte eta. Gure kulturaren ikur nagusienak mundu berriak zabaltzeko duen gaitasunaz gain, aspektu eztabaidagarriez ere aritu gara solasean. Bi pareta artean sartu nahi? Gonbidatuta zaude! Sakatu play! Harpidetu eta babestu proiektua! http://patreon.com/zuzeupod (patreon.com/zuzeupod) Support this podcast

Mar 2020

26 min 12 sec

Minbizia gertutik bizitu duten bi emakume indartsu ezagutuko ditugu atal honetan: Julene Ilarramendi Elexpuru eta Ixabel Uzkudun Iriarte.  Illarramendik 22 urte ditu eta duela 2 urte galdu zuen bere ama, Eva. Garai hartan somatu zuen Ixabelek koxkortxoa bularrean. Gaixotasunak momentu zailak pasarazi dizkien arren, beste modu batean begiratzen diote bizitzari orain, bizipozez blai. Beharrezko argibideak emateko Jesus Blanco gonbidatu dugu, Osakidetzako mediku onkologoa.  Bi pareta artean sartu nahi? Gonbidatuta zaude! Sakatu play! Harpidetu eta babestu proiektua! http://patreon.com/zuzeupod (patreon.com/zuzeupod) Support this podcast

Mar 2020

32 min 16 sec

Bigarren denboraldiko azken atal honetan lanbide bati merezi duen errekonozimendua eman nahi izan diogu. Zaintza lanei, alegia. Bi errealitate oso ezberdin ordezkatzen dituzte etxez etxe aritzen den Elena Ugartemendiak eta erresidentzietako Aitziber Aranberri gerokultoreak. Sektoreak bizi duen egoera prekarioan, bataren lana duina da, bestea berriz, hori lortzeko borrokan ari da. Profesioa maite dute biek eta merezi duten lekua aldarrikatzen dute, baita zaintza lanak emakumeekin lotzeko dagoen joerarekin amaitzeko nahia ere. Sakatu play! Harpidetu eta babestu proiektua! http://patreon.com/zuzeupod (patreon.com/zuzeupod) Support this podcast

Dec 2019

40 min 30 sec

Atal honetan elikadura desoreken unibertsoan murgilduko gara anorexiaz gaixotuta egon ziren bi testigantzetatik abiatuta. Geroz eta kasu gehiago ematen ari dira eta jende gazteagoarengan, gainera. https://twitter.com/Ttiklik (Itxaro Mendizabal) 15 urterekin hasi zen lehen sintomak azaleratzen eta bizitza erdia gaixo eman duen arren, garaitu du borroka. https://www.mariazunzunegi.com/eu/ (Maria Zunzunegi)k ere anorexia izan zuen eta bere esperientzia pertsonala profesionalki baliatu du. Elikadura nahasmenak dituzten gaixoekin egiten du lan psikologo gisa. Hitzen garrantziaz eta heziketa emozional baten beharraz mintzatu zaizkigu, besteak beste. Sakatu play! Harpidetu eta babestu proiektua! http://patreon.com/zuzeupod (patreon.com/zuzeupod) Support this podcast

Dec 2019

31 min 8 sec

Atal honetan artearen onurak aztertuko ditugu musika eta antzerkiaren bueltako bi esperientzietatik abiatuta. Bizikidetza hobetzeko tresna izan daitezke, baita zahartze aktibo bat lortzeko bide ere. Xabier Lizaso pianojoleak http://www.doreni.eus (Do Re Ni) metodoaren bidez landu eta erdietsi duena kontatu digu. Esther Uria aktore, ikerlari eta irakasleak, bestetik, antzerki aplikatua lantzen du, teatroa tresna pedagogiko izan daitekeela sinetsita. Jarri kaskoak eta sakatu play! Harpidetu eta babestu proiektua! http://patreon.com/zuzeupod (patreon.com/zuzeupod) Support this podcast

Nov 2019

30 min 26 sec

Atal honetan gure bizitza sexualean presente dauden okerreko praktika batzuen ondorioak ezagutu ditugu: Sexu Transmisiozko Infekzioak (STI). Informazio faltak eta estigmek ez diete mesederik egiten infektatu kopuruaren goranzko joerari eta kontzientziazio beharraz mintzatu zaizkigu Hiesaren aurkako https://harribeltza.org/ (Harribeltza) elkarteko Joseba Errekalde eta https://www.gehitu.org/eu/ (Gehitu) LGTBI+ bilkurako Ander Prol. Jarri kaskoak eta sakatu play! Jarri kaskoak eta sakatu play! Harpidetu eta babestu proiektua! http://patreon.com/zuzeupod (http://patreon.com/zuzeupod) Support this podcast

Nov 2019

22 min 10 sec

Atal honetan gai tabu bat jarri dugu mahai gainean: suizidioa. Egoera larria bezain delikatua da eta garrantzitsua da tratamendu egoki bat ematea, bizitzak daude arriskuan. Suizidioak mindutako pertsonen elkartea da https://www.biziraun.org/ (Biziraun) eta bertako bi kidek, Nora Gorosabel eta Agustin Erkiziak, beren esperientziak konpartitu dituzte gurekin. Gaia profesionalki lantzen duen Jakobe Batanero psikologo psikoterapeutak eman dizkigu argibideak. Jarri kaskoak eta sakatu play! Harpidetu eta babestu proiektua! http://patreon.com/zuzeupod (http://patreon.com/zuzeupod) Support this podcast

Nov 2019

29 min 51 sec

Atal honetan Gaztetxe eta okupazio mugimenduak aztertuko ditugu Baionako Zizpa eta Irungo Lakaxita Gaztetxeetako kasuetatik abiatuta. Guilhem Dacosta Mongabourrek kontatu digu euskararen egoera zail batek baldintzatuta erantzuten diotela hiriaren beharrei, Mikele Eizagirre Etxeberriak, berriz, migrazio mugimenduaren eraginpean. Markel Ormazabalen laguntzari esker, denboran atzera egin eta Euskal Herri mailako ikuspegi zabalagoa jaso dugu, baita etorkizuneko begirada berriei erreparatu ere! Jarri kaskoak eta sakatu play! Harpidetu eta babestu proiektua! http://patreon.com/zuzeupod (http://patreon.com/zuzeupod) Support this podcast

Nov 2019

26 min 42 sec

Hondarribiko alardeak bitan banatu izan du herria. Gogoan izango dituzu telebistan eta sare sozialetan hedatzen diren irudi tristeak, Jaizkibel konpainia kale nagusian barrena, plastiko beltzen artean desfilatzen. Ezin bereizi txapel gorridunak eta ertzainak. Urte luzez iraun duen gatazka bat da, baina, badirudi mugiezinak ziruditen aburuak apurka eraldatzen ari direla. Gazte talde batek 'Guztion Alardea'-ren aldeko manifestua sinatu du, eta bidea zabaldu da parekidetasuna oinarri duen jai bat imaginatzen hasteko. Anonimotasuna gorde nahi izan duen Hondarribiko Emakumeak elkarteko kide batek eta Jaizkibel Konpainiako Ane Garcia Lopezek bere bizipenak partekatu dituzte Biparetan, eta Arantxa Urretabizkaiak, berriz, atzera begirako begirada eman digu. Jarri kaskoak eta entzun! Harpidetu eta babestu proiektua! http://patreon.com/zuzeupod (http://patreon.com/zuzeupod) Support this podcast

Nov 2019

35 min 19 sec

Kapitulu honetan generoak baldintzatutako botere harremanak aztertuko ditugu emakume eta gizon gazte banaren ikuspegitik. Amaia Oulad eta Ander Murua http://www.donostiakopiratak.eus/piratak/ (Donostiako Piratetako kideek) zintzotasunez konpartitu dituzte bataren ahalduntze eta bestearen pribilegioak.   Donostiako Aste Nagusiko abuztuaren 14an Piratek https://zuzeu.eus/euskal-herria/piraten-gaurko-egitaraua/ (erantzun irmoa) eman zioten bezperan -eta aurreko egunetan- gertatutako sexu erasoei. Egun hura gogoratu dugu salatzearen -judizialki edo ez- garrantziaz hausnartzeko. Patricia Martinez de Musitu Bilboko https://www.ertzaintza.eus/wps/portal/ertzaintza/!ut/p/z1/04_Sj9CPykssy0xPLMnMz0vMAfIjo8ziXTycTI2CzdwsLU1cA91NzD1czA0gQD-ckIIooLQBDuAI0h8FVmLi5GUUGuob5uJo4u5sHupp5GkIN4GQGQW5EQaZjoqKABuGFo8!/dz/d5/L0lDUmlTUSEhL3dHa0FKRnNBLzROV3FpQSEhL2V1/ (Ertzain)-etxeko Ikerketa arduradunak eta Pilar Ibazeta Donostiako Udaleko https://www.donostia.eus/info/ciudadano/igualdad_violencia.nsf/vowebContenidosId/NT0000096A?OpenDocument&idioma=eus&id=A374066379901&doc=D (genero indarkeriaren programako) arduradunak ere parte hartu dute erreportajean.  Jarri kaskoak eta sakatu play! Support this podcast

Oct 2019

31 min 8 sec

Eta gorra berriz entzun nahi ez duena. Jendarteak askotan ez du entzun nahi edo beste alde batera begiratzen du zenbait kolektiboren arazoei bizkarra emanda.  Atal honetan irisgarritasunaren alorretik erreparatu diegu aurrerapen teknologikoei. Hauek sortzen dituzten aukera eta erronkei. Behar bereziak dituzten bi kolektibotako ahotsak bildu ditugu: Joxean Txintxurreta eta Ramoni Jauregi http://begiriselkartea.org/es/inicio/ (Begiris elkarteko) pertsona itsuenak, batetik, eta Aitor Bedialauneta http://euskal-gorrak.org (Euskal Gorrak Federazioko) presidentearena, bestetik. Myriam Arrue EHUko Informatika Fakultateko irakasle eta http://www.egokituz.org (Egokituz) ikerketa taldeko kideak ere parte hartu du erreportajean. Jarri kaskoak eta sakatu play! Support this podcast

Oct 2019

28 min 54 sec

Biparetak bi horma ditu, bi bizitzeko modu, bi azal. Gai bakarra landuko dugu saio bakoitzean, bi ikuspuntutatik abiatuta. Arrate Hernandezek gidatua. Harrera etxeen eta familien errealitatea ezagutuko dugu atal honetan, lehen pertsonan. Jon Martin, larrialdiko harrera familia bateko aita, eta Udane Martin, bigarren faseko harrera etxe bateko hezitzailea, gonbidatu ditugu haien esperientzia ezagutzeko.  Support this podcast

Oct 2019

45 min 19 sec

ZuZeu Podcast bueltan da! Eta Bipareta, 10 minututan eta Barruan Gaude saioez gain, Euskal Gaizkileak Seriea estrenatuko dugu. Entzun pilotua!    Euskal Gaizkileak Seriea (Beñat Hach Embarek) ZuZeu Podcastek eta Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak aurkezten dute Euskal Gaizkileak seriea. Beñat Hach Embarekek zuzendutako saio honen kapitulu bakoitzean Euskal Herriko gaizkile doilorrenak ezagutuko dituzu. 10 Minututan (Maite Goñi) Hezkuntza eta Teknologia eskutik doaz Maite Goñik zuzentzen duen saioan. Eguneroko arazo eta zalantzei erantzuna topatuko diegu. Bipareta (Arrate Hernandez) Gizarte gaiek bi aurpegi gutxienez izaten dituzte. Erreportaje saio honetan txanponaren bi aldeak agerian utziko ditu Arrate Hernandezek. Barruan Gaude (Oier Aranzabal) Elkarrizketa podcasta, baina zeozer gehiago. Oier Aranzabalen eskutik, pertsonaien etxeetara sartuko gara grabagailua eskuan. Etxeetako sotoraino.   Adi zure podcast plataformari! Support this podcast

Sep 2019

3 min 59 sec

Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute. Lehen pareta: Aitzole Araneta Sexologoa izateaz gainera Podemoseko LGTBI arduraduna da estatu mailan, eta Donostiako alkategaia izan da pasa den hauteskundeetan. LGTBI harrotasunaren egunaren ingurumarietan gaudela probestuta berarekin hitz egin dugu mugimendu honen inguruan eta etorkizunera begirako erronkez.  Bigarren pareta: Argiako kazetari Lander Arbelaitz buru belarri aritu da azken asteetan astekariak argitaratzen duen Larrun gehigarria ontzen. Kazetaritza burujabetza du hizpide argitalpenak, kontzeptu berria bezain beharrezkoa. Prentsaren egungo egoeraz mintzatuko gara Arbelaitzekin, oinarrizko eskubideez, ofizioaren prekarietateaz eta abar luzea. Igo bolumena! Support this podcast

Jun 2019

1 hr 5 min

Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute. Lehen pareta: Roberto Sánchez anestesista da eta bera izan da Osakidetzako LEPeko filtrazioen ikerketan deklaratu duen lekukoetarik bat. Argi eta garbi hitz egin du gaiaz, sistemikoa den ustelkeria azaleratzeko eta bizi duten egoera larria salatzeko. Presioak eta jazarpena jasaten ari dira jasaten lankide eta sailetako buruzagien partetik. Bigarren pareta: UEUk aurtengo udan ere emango du zer esana. Bertako komunikazio arduradun Idoia Torregarai kazetaria etorri zaigu bigarren paretari jotzeko. Unibertsitateaz, umoreaz, eta bizitzaz hitz egiteaz gain, iraganari eta etorkizunari buruz hitz egin dugu.  Support this podcast

Jun 2019

54 min 20 sec

Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute. Lehen pareta: Planeta edukiontzi hori erraldoi bat bilakatu dugu eta orain ez dakigu nola eman buelta egoerari. Ozeanoetan plastiko irlak daude, urtero 2 milioi elefante adina plastiko botatzen dugu itsasora, eta hala ere, ez dakigu nola, baina ondo egiten dugu lo. Ana Galarraga Elhuyarreko zientzia komunikatzailea etorri zaigu gaiaz hitz egitera. Bigarren pareta: Maitane Urbieta kazetariaren ahotsa agian ezaguna egingo zaizu, Hiru Erregeen Mahaia kirol irratsaio ospetsuan ari da Euskadi Irratian. Urteak daramatza kirol kazetaritzan. Granadan Erreginaren Kopako finala kontatu zigun eta birala egin zen gola kantatzen zuen bideoa. Gaur emakumezkoen kirolaren meloia zabalduko dugu, bere baimenarekin.  Support this podcast

Jun 2019

54 min 36 sec

Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute. Lehen pareta: Nafarroako hauteskundeen biharamuna gogorra ari da izaten. Aldaketak ezin izango du aurreko legegintzaldiko formula errepikatu. Hala ere, hainbat irakurketa egin daitezke: Adibidez, bozkaren eboluzioa jo puntuan aztertzea. Zenbat aldatu da bozka azken hamarkadan? Juan Kruz Lakasta Euskalerria irratiko kazetariarekin hitz egin dugu hontaz eta hartaz. Bigarren pareta: Andoni Mutiloa kazetaria izateaz gainera, sortzailea ere bada eta bere burua ahalduntzen dabil, sorkuntza bizitzaren erdigunean jarriz. 'https://en.wikipedia.org/wiki/The_Artist%27s_Way (The Artists way)' Julia Cameronen liburua ekarri du erredakziora sorkuntzak bizitzan duen eragina azpimarratzeko.  Support this podcast

May 2019

1 hr 20 min

Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute. Lehen pareta: Nafarroa ez da 1933an hego Euskal Herriko estatutua bozkatu zuen hura. Ezta 1978koa ere. Eta aldatzen ari da. Udal eta Foru hauteskundeetan bidegurutze historiko batean paratuko da: Aldaketan sakondu ala trena gelditu. Iker Tubia Berriako kazetaria gonbidatu dugu gaiaz solasteko. Bigarren pareta: Ikor Kotx argazkiariak irudiek hauteskunde kanpainan duten pisuaz hitz egingo digu. Irudien gizartean bizi gara, eta berauek asko diote hautagaiez eta beren proiektuez.  Support this podcast

May 2019

1 hr 4 min

Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute. Lehen pareta: Zertan da Marihuanaren legeztatzea Munduan? New Jerseyko estatuak 2020an erreferenduma egingo du marihuana erregulatzeko eta munduko hainbat herrialdetan aurrerapausuak eman dira. Aitor Brion abokatua da eta aditua gaian. Oier Aizpurua kimikalariak berriz, Marihuanaren propietateen inguruan hitz egingo digu, aisialdiaz gain, medikuntzarako ere erabiltzen baita. Bigarren pareta: Leire Palacios kazetariak bizitza bera dakar mahai gainera. Erresistentziaz hitz egingo digu, kultur munduaren feminizazioaz eta prekarizazioaz, eskutik baitoaz. Irakasten digutena gara, ikasi eta barneratzen duguna, eta honek zeharo baldintzatzen du gure etorkizuna.   Support this podcast

May 2019

1 hr 15 min

Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute. Lehen pareta: ZuZeuko erredakzioan gizonezko asko ditugu, eta aukera probestea okurritu zaigu, zer eta maskulinitateaz hitz egiteko. Horretarako, Jokin Beristain TOKA gizon taldeko kidea gonbidatu dugu. TOKAko kideek astero dute hitzordua maskulinitate ereduak zalantzan jarriz, beste eredu osasuntsu eta justuago batera bidea egiteko. Bigarren pareta: 42 urte bete dira Maiatzeko Plazako amak lehen aldiz kalera irten zirenetik. Beren seme-alabak lapurtu, bahitu eta ukatu dizkiete urte luzetan zehar, eta oraindik ere borrokak aurrera darrai. Kasuek zabalik segitzen dute. Ainara Lertxundi Gara egunkariko nazioarteko saileko kidea da eta azken 10 urteotan 3 aldiz elkarrizketatu du Nora Morales de Cortiñas Madres de Plaza de Mayo linea fundadorako kidea.  Support this podcast

May 2019

1 hr 7 min

Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute. Lehen pareta: Santi Coca Hacine Bacha gaztea jipoituta erail zuten Donostian eta segidan irakurri genuen ohiko mezu arrazisten eta xenofoboen zerrenda. Biktimaren amaren hitzak iltzatuta geratu dira euskal gizartearen erraietan. Gorka Moreno EHUko irakaslea eta soziologoa etorri da gure estudioetara gai arantzatsu hontaz hitz egiteko. Ikuspegi Euskal Immigrazioaren Behatokiko zuzendaria da. Bigarren pareta: Herri zatitua da gurea. Hala banatzen gaituzten muga ikusgarri eta ikustezinez, nola euskararen egoera hauskorraz hitz egin nahi izan du Eneko Bidegain kazetari, idazle eta Mondragon Unibertsitateko irakasleak.  Harpidetu eta entzun zure audio plataforman.  Support this podcast

May 2019

1 hr 13 min

Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute. Lehen pareta: Espainiar Estatuan adimen desgaitasuna duten 100.000 pertsonek bozkatzeko eskubidea berreskuratuko dute datozen hauteskunde orokorretan. Aloña Agirre Atzegi elkarteko kidearekin hitz egingo dugu lege aldaketaz, gainera Ernrike Amilibia adimen urritasuna duen pertsonarekin solastuko dugu. Bigarren pareta: Gizarte gaiak behar bezain beste jorratzen ote ditugu gure hedabideetan? Nola jorratzen ditugu? Are gehiago, zer da gizarte gai bat, eta zer ez? Tere Beloki Euskadi Irratiko kazetariarekin hitz egingo dugu hau guztia argitzeko asmoz.  Harpidetu eta entzun zure audio plataforman.  Support this podcast

Apr 2019

53 min 28 sec

Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute. Lehen pareta: Europak 'Directive on Copyright in the Digital Single Market' izeneko direktiba onartu berri du. Honek datozen urteetan Europar Batasuneko kide diren herrialdeen sareko egile eskubideen gaineko legediak baldintzatuko ditu. Eta ez da broma datorkiguna edo etor litekeena. Zehazki, pare bat artikuluk sortu dute polemika. ZuZeuko erredakzioko Oier Aranzabal eta Beñat Hach Embarek kazetariekin berba egingo dugu gaiaz. Bigarren pareta: EiTBko albiste zerbitzuetako kazetari Ainhoa Lendinezek Euskal Herria zeharkatu du Korrikari segiz. Aste hontan bertan egin da aurtengo edizioaren balorazio ofiziala, baina, guk balorazio pertsonala egingo dugu. Lendinezek barren barrenetik nola bizi duen azalduko digu. Eta Anartz Bilbao ZuZeuko erredakzioko kideak ere botako du bere aburua. Erreferentziak: Jaime Altozano Youtuberrak legeaz esan duena: https://www.youtube.com/watch?v=ilEsBgbm7Fo (https://www.youtube.com/watch?v=ilEsBgbm7Fo) Epicenter.works katearen azalpena: https://www.youtube.com/watch?v=CyUh9wOp_Rw (https://www.youtube.com/watch?v=CyUh9wOp_Rw) Maialen Lujanbiok Korrikaren amaieran botatako diskurtsoa: https://www.youtube.com/watch?v=_3cR11EmztM (https://www.youtube.com/watch?v=_3cR11EmztM) Harpidetu zure audio plataforman.  Support this podcast

Apr 2019

37 min 30 sec

Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute. Lehen pareta: Common Voice ekimena martxan da eta Librezale elkarteak makinei euskaraz irakasteko prozesuan parte hartzera dei egin du. Etorkizunean audioak berebiziko garrantzia izango du, besteak beste, gailu ugari ahotsaren bitartez erabiliko ditugulako. Anartz Bilbao eta Oier Aranzabal ZuZeuko kazetariekin hitz egingo dugu gaiaz. Bigarren pareta: Noticias de Gipuzkoako kazetari Jurdan Arretxek hauteskundeak ezin ditu burutik kendu. Bere lana baita politikaren alorrean gertatzen dena zuri kontatzea. Gaurkoan PP, Ciudadanos eta VOX alderdiek Euskal Herrian antolatu dituzten hiru mitinez eta Datuen Babeserako lege organiko polemikoaz ariko da Beñat Hach Embarek lagun. Ez zaitzatela zelatatu! Support this podcast

Apr 2019

51 min 42 sec

Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute. Lehen pareta: ZuZeu.eus orainkariak 10 urte bete ditu aurten. Mikel Lasa, Etxepare institutuko komunikazio arduraduna etorriko da Biparetako mahaira, ZuZeuren sortzaile izan zena 2009an. Kazetaritza eta testuinguru digitala izango ditugu hizpide. Bigarren pareta: Radio Euskadiko Bulevard saioko kazetari, Iñaki Larrañagak hauteskunde aurrekanpainaren hasiera ekarri digu. Gainera Endika Nuñez datu kazetaritzan aditua denak (El País eta El Diarion egin du lan, besteak beste) inkesten tracking-az hitz egingo digu. Support this podcast

Apr 2019

50 min 33 sec

ZuZeu Podcast plataforma sortu dugu eta honakoa da gure 0. kapitulua. Zer demontre da podcast bat? Eta zergatik sartu gara halako abenturan? Izaskun Pérez kazetaria da eta Podium Podcast, Prisa komunikazio taldeak sortutako plataformaren sortze prozesuan parte hartu zuen. Cadena Ser irratian urteak igaro ostean oran podcasten munduan dabil buru belarri. Berarekin hitz egin dugu.  Eta gainera: Hemendik aurrera astero astero entzun ahal izango duzu Arrate Hernandezek zuzentzen duen ZuZeuko Bipareta.  Support this podcast

Mar 2019

12 min 58 sec