Tropela.eus podcastak

Tropela

Txirrindularitza eta Tropelako lehiaketen inguruko euskarazko podcasta

All Episodes

Oier Ibarguren (CJR), Amaia Martioda (EKP) eta Iosune Murillo (EKP) Balda gainean utzita bagenuen ere, Tropelaren 15ero saio berri honetan, Imanol Lluciak (@imanolllucia) hain ezagunak ez diren pertsonak elkarrizketatu ditu: Oier Ibarguren, Cajar Rural taldeko txirrindularia izan dena denboraldi honetan, eta Amaia Martioda eta Iosune Murillo, Kern Pharma taldeko lan-taldekoak. Seguru interesgarri suertatzen zaizula! https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/533_Tropela_15ero_7.mp3

Oct 24

37 min 58 sec

Harbideetako infernua asteburu honetan jokatuko da Asteburu honetan Paris-Roubaixekin hitzordua dugu, gainera historian lehen aldiz hitzordu bikoitza. Igandean ohi moduan gizonezkoen lasterketa jokatuko da, baina esan bezala, lehen aldiz, larunbatean emakumezkoen Paris-Roubaix izango da. Igandekoari begira, Eneko Garatek (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast hau grabatu dute batez ere Tropelako kinielan oinarrituta. Ea lagungarri zaizuen! https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/532_Tropela_2021eko_Paris-Roubaix.mp3

Sep 30

31 min 55 sec

Igande honetan abiatuko dira Munduko Txapelketak Flandrian Flandrian jokatuko dira 2021eko Munduko Txapelketak. Igande honetan abiatuko direla kontutan izanda, Iban Perez (@piban), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast honetan bildu dira gizonezkoen lasterketak eta kinielak errepasatzeko. Seguru zuen kinielak prestatzeko lagungarri egiten zaizuela. Zorte on! https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/531_Tropela_2021eko_Munduko_Txapelketak.mp3 Podcastera harpidetu

Sep 17

57 min 24 sec

Roglicek (TJV) nagusitasun handiz eskuratu du 2021eko Vuelta Espero bezala, gaurkoan etapa garaipena eta horrenbestez 2021eko Vuelta Roglicek (TVJ) eraman ditu. Beste behin etapa garaipena kendu dio eslovakiarrak Corti (EFN) gaur bigarren denborarik onena lortu duen txirrindulari eta Vueltako protagonistetako bati. Horrenbestez, Roglicek beste Vuelta bat poltsikoratu du Mas (MOV) eta Haigen (TBV) aurretik. Ineoseko lehena Yates (IGD) izan da eta podiumeko atarian geratu da ez baita gauza izan Haigekiko zuen minutuko atzerapena berreskuratzeko gaurko saioan. Gazterik onena Mäder (TBV) izan da, mendiko saria Storerrek (DSM) eraman du eta erregulartasunarena Jakobsenek (DQT). Taldekakoan, errepidean erakutsi moduan, Bahrainek eraman du. Euskaldunik onena Ion Izagirre (APT) izan da. Gaurko etapak emandakoak eta Tropelan jasotako puntuei errepasoa ematen die Egoitz Lizasok (@elizaso) Vuelta honetako azken podcast honetan. https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/530_Tropela_2021_Espainiako_Vuelta_21etapa.mp3 Podcastera harpidetu

Sep 5

15 min 59 sec

Champoussinek (ACT) etapa garaipena lortu du saio ikusgarri batean Espero bezala ihesaldia osatu da, batez ere DSMek mendiko maillota ziurtatu nahi zuelako. Azkenean Storer-ek (DSM) irabaziko du edizio honetan. Ihesaldi horretan bertan zen gaurko etapa garailean, Champoussin (ACT). Hala ere meritu handiko garaipena frantziarrak lortu duena, izan ere faboritoen tropeltxoa lasterketa buruan zela atzetik aurrera egin azken bi kilometroetan eta garaipena lortu du. Sailkapen nagusian aldaketarik aipagarriena Miguel Angel Lopezek (MOV), etapa garaipena lortuta eta podium postuetan zela, faboritoen tropeltxotik moztuta geratu eta denbora asko galtzen ari zela ikusita, lasterketa uztea erabaki du. Zeresan handia emango du oraindik ere bere erabakiak. Haig (TBV) da orain podium postuetan eta bihar lehia ikus dezakegu Yates (IGD) eta bere artean. Maillot zuriak ere jabe berria du Bernal (IGD) Lopezen taldean baitzen eta Mäder (TJV) faboritoekin, denbora tarte nahikoarekin zuria eskuratzeko. Lider sendo, aldiz, Roglicek (TJV) jarraitzen du, gainera biharko erlojupeko faborito delarik. Gaurko etapak emandakoak eta biharkoak etapak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso). https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/529_Tropela_2021_Espainiako_Vuelta_20etapa.mp3 Podcastera harpidetu

Sep 4

12 min 15 sec

Cortek (EFN) beste etapa garaipen bat lortu du Espero genuen ihesaldia izatea, baina ez ihesaldiko norbaitek etapa garaipena lortzea. Eta hori egin duena Cort (EFN) izan da, horrela bere Vuelta honetako hirugarren garaipena lortuz. Jakobsen (DQT) lehen portuak ezin izan ditu tropel nagusiarekin eragin eta horrek zerikusia izan du bere taldeak esfortzu gehiegirik ez egiteko ihesaldia irensteko. Sailkapen nagusiari dagokionez, berriz, aldaketarik ez: Roglicek (TJV) jarraitzen du gorriz. Gaurko etapak emandakoak eta biharkoak etapak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso). https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/528_Tropela_2021_Espainiako_Vuelta_19etapa.mp3 Podcastera harpidetu

Sep 3

5 min 45 sec

Lopezek (MOV) lortu du azkenean talde urdinak horrenbeste desiratze zuen etapa garaipena Azkenean lortu du garaipena Movistarrek Vuelta honetan. Miguel Angel Lopez (MOV) lortu du azken igoeran erasoa jota etapa garaipena. Aipatzekoa gaurkoan ere Storer (DSM) protagonista izan dela, eta etapa garaipenaren lehian sartu ez bada ere, behintzat mendiko maillotaren lehian maillota janztea lortu du gaurkoan. Sailkapen nagusian aldaketa nabarmenik ez Guillaume Martinek (COF) postuak galtzeaz gain, eta Roglicek (TJV) jarraitzen du lider. Gaurko etapak emandakoak eta biharkoak etapak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso). https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/527_Tropela_2021_Espainiako_Vuelta_18etapa.mp3 Podcastera harpidetu

Sep 2

9 min 37 sec

Roglicek (TJV) hirugarren etapa ikusgarria irabazi du Ikuskizuna espero zen baina ez genuen horrelakorik espero. Bernalek (IGD) urrutitik erasoa jota erantzun dion bakarra Roglic (TJV) bera izan da, azkenean etapa garaipena eta lidergoa berreskuratuta. Eta ez hori bakarrik, Movistarreko bikoari, podiumeko postuetan diren biei, denbora gehiago atereaz. Eikingek (IWG), horrenbestez, agur esan behar izan dio maillot gorriari, agur Mikel Landak (TBV) Vuelta honi eman dion moduan. Murgiarra lehen ihesaldian izan bada ere, ez da gauza izan etapa amaitzeko. Gaurko etapak emandakoak eta biharkoak etapak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso). https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/526_Tropela_2021_Espainiako_Vuelta_17etapa.mp3 Podcastera harpidetu

Sep 1

12 min 28 sec

Jakobsenek (DQT) beste garaipen bat poltsikoratu du Vuelta honetan Jakobsenek (DQT) bere hirugarren etapa garaipena lortu du Vuelta honetan, eta ez hori bakarrik, maillot berdea eskura geratu zaio. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Eikingek (IWG) jarraitzen du gorriz. Aipatzekoa gaurkoan Cicconek (TFS) etxerako bidea hartu behar izan duela Vanmarckerekin (INS) eroriko baten ondorioz. Gaurko etapak emandakoak eta biharkoak etapak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso). https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/525_Tropela_2021_Espainiako_Vuelta_16etapa.mp3 Podcastera harpidetu

Aug 31

6 min 47 sec

Majkak (UAD) irabazi du atseden aurreko mendiko etapa Majkak (UAD) lortu du 15. etapa poltsikoratzea, Carusok (TBV) 9. etapan lortu zuenaren antzera. Zerbait gehiago espero zen faboritoen artean, baina erasoa jotzen bakarra Adam Yates (IGD) izan da, 15 segundo soilik urratzera iritsiz. Ondorioz, Eikingek (IWG) jarraitzen du gorriz. Atzoko etapak emandakoak eta biharkoak etapak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso). https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/524_Tropela_2021_Espainiako_Vuelta_15etapa.mp3 Podcastera harpidetu

Aug 30

7 min

Bardetek (DSM) etapa eta mendikoan lidergoa lortu ditu Ihesaldia osatu da aurreikusi moduan eta bertan, mendiko puntuen bila eta etaparen lehian, Bardet (DSM) frantziarra. Berak eraman du etapa garaipena Jesus Herrada (COF) eta Vinen (AFC) aurretik. Aipagarria Vinek izan duen erorikoa eta gero podiumeko postuetan sailkatu izana. 10 minututiko gorako atzerapenarekin helmugaratu da tropel nagusia eta bertan zen Eiking (IWG) maillot gorriarekin lidergoari eutsiz. Gaurko etapak emandakoak eta biharkoak etapak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso). https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/523_Tropela_2021_Espainiako_Vuelta_14etapa.mp3 Podcastera harpidetu

Aug 28

7 min 36 sec

Senechalek (DQT) lortu du garaipena esprintean Espero bezala esprintean erabaki da Vueltako 13. etapa, baina gutxik espero zuena garaipena Senechalek (DQT) lortzea zen. Arazoren bat izan du Jakobsenek (DQT), baina horretaz gain, tropel burua hautsita iritsi da helmugara eta Trentin (UAE) eta beraren artean erabaki da etapa. Sailkapen nagusian aldaketa nabarmenik ez, akaso Bernalek (IGD) aipatutako mozketengatik 5 segundo berreskuratu dituela, baina Eikingek (IWG) lidergoari eusten dio gaurkoaren ondoren arazorik gabe. Gaurko etapak emandakoak eta biharkoak etapak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso). https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/522_Tropela_2021_Espainiako_Vuelta_13etapa.mp3 Podcastera harpidetu

Aug 27

8 min 35 sec

Cortek (EFN) bigarren etapa garaipena Vuelta honetan, oraingoan esprintean Aipatzen genuen atzo Cort (EFN) protagonista izan zela, baina gaurkoan protagonismo handiago izan duela ezin uka etapa garaipena lortuta. Podcastean aipatzen den moduan, BikeExchange Matthewsek (BEX) etapa garaipena lor zezan lanean gogor aritu bada ere, azkenean Education Firsteko txirrindulariak azti aritu dira etapa garaipena lortzeko. Bi hauen artean Bagioli (DQT) izan da. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Eikingek (IWG) jarraitzen du lider. Gaurko etapak emandakoak eta biharkoak etapak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso). https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/521_Tropela_2021_Espainiako_Vuelta_12etapa.mp3 Podcastera harpidetu

Aug 26

6 min 23 sec

Roglicek (TJV) bigarren etapa garaipena Gaur ere Cort (EFN) protagonista izan bada ere, azkenean etapa garaipena Roglicek (TJV) eraman du Mas (MOV) eta Lopezen (MOV) aurretik. Cortek beste laukote batekin osatutako ihesaldian egin du bidea eta azken metroetan hartu diote aurre liderrek. Eikingek (IWG) ondo eutsi dio lidergoari etapan hamargarren postuan sailkatuta, beraz, gorriari eusteko moduan da. Bestelako notizia Alex Aranburuk (APT) Vuelta utzi izana izan da atzoko erorikoa tarteko. Philipsen (AFC) eta Carrek (EFN) lasterketa utzi dute. Gaurko etapak emandakoak eta biharkoak etapak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso). https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/520_Tropela_2021_Espainiako_Vuelta_11etapa.mp3 Podcastera harpidetu

Aug 25

8 min 45 sec

Storer-ek (DSM) bigarren etapa garaipena berriro ere ihesaldian indartsuena izanda Ihesaldi mardulak bide eginda, eta akaso tropel nagusiari denbora tarteak eskuetatik joanda, gaur ere ihesaldian izan den Storer (DSM) australiar gazteak etapa garaipena lortu du. Sailkapen nagusikoen artean ere lehia izan da Roglicek (TJV) berak erasoa jota, nahiz eta gero lurrera ere erori den. Edozein kasutan, faboritoen artean denbora tarteak izan badira ere, ihesaldian zen Eikingek (IWG) jantzi du maillot gorria. Ezin aipatu gabe utzi Alex Aranburu (APT) eta Julen Amezketa (CJR) ihesaldian izan ditugun euskal ordezkariak izan direla. Gaurko etapak emandakoak eta biharkoak etapak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso). https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/519_Tropela_2021_Espainiako_Vuelta_10etapa.mp3 Podcastera harpidetu

Aug 24

7 min 8 sec

Carusok (TBV) erakustaldia emanda lortu du etapa garaipena Ihesaldiak bide eginda, erakustaldia eman du Carusok (TBV), aurtengo Giroan podiumean izan den txirrindulari italiarrak. 70kmren faltan ihesaldiko kideei erasoa jo eta helmugaraino, sailkapen nagusiko oilarren erritmoa nahikoa izan gabe, etapa garaipena lortzeko. Gainera mendiko sailkapenean ere lider jarri da. Aipatzeko ihesaldi berean Julen Amezketa (CJR) izan dela. Sailkapen nagusiari dagokionez, Roglic (TJV) eta Mas (MOV) izan dira indartsuenak. Hautagai Nagusiko gainontzekoei dagokionez, Adam Yates (IGD) izan da Ineoseko onena gaurkoa eta Bernalek (IGD) ahuleziak erakutsi ditu. Carapaz (IGD) atzerago sailkatu da, baina guztietan okerren Mikel Landa (TBV) izan da. Murgiakoa portuaren hasieran erritmoa jarraitu ezinik lasterketa irabazteko lehiaz kanpo geratu da. Gaurko etapak emandakoak eta etzikoak etapak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso). https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/518_Tropela_2021_Espainiako_Vuelta_9etapa.mp3 Podcastera harpidetu

Aug 22

13 min 59 sec

Jakobsenek (DQT) bigarren etapa garaipena Vuelta honetan Aurreko podcastean aipatu moduan, gaurko etapa azkarrentzako zen eta hala izan da. Jakobsenek (DQT) irabazi du etapa Dainese (DSM) eta Philipsenen (AFC) aurretik, aurtengo gizonik azkarrenak seguruenera. Honenbestez, Jakobsenek bigarren etapa garaipena lortu du, Philipsenen kopurua berdinduz. Hori bai, 9. etapan berdez Jakobsen abiatuko da. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Roglicek (TJV) jarraitzen du lider. Gaurko etapak emandakoak eta biharkoak etapak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso). https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/517_Tropela_2021_Espainiako_Vuelta_8etapa.mp3 Podcastera harpidetu

Aug 21

6 min 34 sec

Storer (DSM) australiar gazteak irabazi du Vueltako lehen eta menditsua Gaur jokatu da Vueltako 7. etapa, sailkapen nagusiko gizonentzat lehen etapa “serioa”. Bertan ihesaldiak bide egin du eta Storer (DSM) gazteak lortu du meritu osoz etapa garaipena. Ihesaldi mardulean sailkapen nagusian lidergoa hartzeko aukera zute txirrindulariak ziren, tartean Großschartner (BOH), baina Jumbok lana ondo egin eta Roglicek (TJV) gorriari eusten dio. Bajei dagokionez, besteak beste, gaurkoan Carthyk (EFN, %84,1ak du Tropelan) eta Valverdek (MOV, %12,3ak du Tropelan), azken honek eroriko baten ondorioz. Biak ala biak Hautagaiak multzoan genituen. Gaurko etapak emandakoak eta biharkoak etapak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso). https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/516_Tropela_2021_Espainiako_Vuelta_7etapa.mp3 Podcastera harpidetu

Aug 20

6 min 28 sec

Jakobsenek (DQT) etapa garaipena lortu du Vueltako 4. etapan Azkarrentzat etapa egokia izan da eta ez dute hutsik egin. Iaz eroriko larria izan ondoren, Jakobsenen (DQT) garaipena lortu du Vueltako etapa honetan. Gogoan izango duzue nola larri zauritu zen Poloniako Tour hartan. Pozgarria benetan garaipena. Gainera maillot berdea ere bereganatu du Deceuninckeko txirrindulari azkarrak. Sailkapen nagusian aldaketarik ez nahiz eta liderrak, Taaramaek (IWG) eroriko bat izan duen, segurtasuneko azken 3 km-en barruan baitzen. Ez dirudi zer larririk izan duenik. Gaurko etapak emandakoak eta biharkoak etapak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso). https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/515_Tropela_2021_Espainiako_Vuelta_4etapa.mp3 Podcastera harpidetu

Aug 17

6 min 2 sec

Ihesaldiak bide eginda, Taaramaek (IWG) etapa eta lidergoa eskuratu ditu Vueltako 3. etapan Goian amaitzen zen lehen etapa izan da Vueltako 3. etapa. Zortziko ihesaldi bat osatu zen, tartean Julen Amezketa (CJR), eta aurrera egiteko gai izan ziren atzean tropel nagusikoek behar beste ez baitzuten tartea jan igoerari ekin aurretik. Zortzikote horretan indartsuena Taaramae (IWG) izan zen eta etapa garaipena lortzeaz gain, sailkapen nagusian lider jarri da. Faboritoen artean aipatzeko Carapazek (IGD) denbora galdu zuela da. Atzoko etapak emandakoak eta gaurko etapak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso). https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/514_Tropela_2021_Espainiako_Vuelta_3etapa.mp3 Podcastera harpidetu

Aug 17

6 min 46 sec

Philipsen (AFC) nagusitu da Vuelta honetako lehen esprintean Vueltako 2. etapa espero bezala esprintean amaitu zen. Azkarrena Philipsen (AFC) eta horrenbestez Alpecin taldeak hiru handietan etapa garaipenak lortu ditu aurtengoan. Alex Aranburu (APT) ere bikain 5. sailkatuta eta maillot berdearen lehian sartuta. Ezin ahaztu 6. sailkatu den Jon Aberasturi (CJR) eta ihesaldian izan den Xabier Mikel Azparren (EUS). Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Roglicek (TJV) jarraitzen du gorriz. Atzoko etapak emandakoak eta gaurko etapak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso). https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/513_Tropela_2021_Espainiako_Vuelta_2etapa.mp3 Podcastera harpidetu

Aug 16

3 min 29 sec

Roglicek (TJV) etapa eta lidergoa lehen egunean Abiatu da 2021eko Espainiako Vuelta Burgosetik, eta aitzin etapa honetan, Roglicek (TJV) erakutsi du bere nagusitasuna. Edozein kasutan, sorpresa Alex Aranburu (APT) izan da izan ere etapa eta lidergoa irabazteko denbora zuen Roglicek, azken txirrindulariak, helmuga hartu aurretik. Horrenbestez, lider Roglic (TJV) dugu. Atzoko etapak emandakoak eta gaurko etapak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso). https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/512_Tropela_2021_Espainiako_Vuelta_1etapa.mp3 Podcastera harpidetu

Aug 15

8 min 22 sec

Van Aertek (TJV) 3. etapa garaipena lortu du, oraingoan esprintean Amaitu da aurtengo Tourra eta podcast honekin eguneroko saioei amaiera ematen diegu. Azken saio honetan Van Aertek (TJV) lortu duen etapa garaipena azpimarratzen da, eta nola Cavendish (DQT), maillot berdearen jabe izan bada ere, errekorra gainditu ezinda geratu den. Dakizuen moduan Pogacarrek (UAD) bigarren Tour garaipena lortu du honenbestez eta Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan Tropelan puntu banaketa nola geratu den errepasatzeari ekin dio multzoz multzo. Hau amaitu bada ere, ez ahaztu hurrengo hitzordua Tokioko Olinpiar Jokoak ditugula. https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/511_Tropela_2021_Frantziako_Tourra_21etapa.mp3 Podcastera harpidetu

Jul 18

16 min 21 sec

Van Aertek (TJV) erlojuaren kontrako etapa poltsikoratzea lortu du Van Aertek (TJV) lortu du aurreko erlojuaren kontrako saioan ez bezala 20. etapa honetan garaipena. Nagusitasun handia erakutsiz, Asgreen (DQT) eta Vingegaard (TJV) taldekidearen aurretik sailkatu da. Pogacarrek (UAD) ez du erakutsi etaparen lehian sartzeko asmorik eta etapan 8. denborarik onena ezarrita, aurtengo Tourra irabazteko egin beharreko lanak burututzat eman ditu. Gaurko etapak emandakoak eta biharko azken etapak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso). https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/510_Tropela_2021_Frantziako_Tourra_20etapa.mp3 Podcastera harpidetu

Jul 17

11 min

Mohoricek (TBV) lortu zuen Bahrainen Tour honetako 3. etapa garaipena Ihesaldiak bidea egitea lortu zuen atzokoan. Mohoricek (TBV) bere gaitasunak baliatuz eta iheskideen izan zuten antolakuntza kaskarra tarteko, Bahrain taldearentzat 3. etapa garaipena lortu zuen. Ion Izagirrek (APT) ere ihesaldian sartzeko aukera izan bazuen ere, etaparen lehiatik kanpo geratu zen. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Pogacarrek (UAD) horiz ekingo dio gaurko 20. etapari. Atzoko etapak emandakoak eta gaurkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso). https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/509_Tropela_2021_Frantziako_Tourra_19etapa.mp3 Podcastera harpidetu

Jul 17

6 min 39 sec

Pogacarrek (UAD) beste etapa bat eta mendiko maillota poltsikoratu ditu Ineos taldeak lan egin du tropel nagusian eta esango genuke lortu dutela helburuetako bat: Carapazen (IGD) podiumeko postua ziurtatzea Tourmaleten gora Uran (EFN) atzean geratu baita. Baina, aurreko etapan bezala, Pogacar (UAD) nagusi Vingegaard (TJV) eta Carapazen (IGD) aurretik. Gainera gaurko garaipenarekin Pogacarrek mendiko maillota ere eskuratu du. Iazkoa lortzeko bidean da esloveniarra. Gaurko etapak emandakoak eta biharkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso). https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/508_Tropela_2021_Frantziako_Tourra_18etapa.mp3 Podcastera harpidetu

Jul 15

6 min 57 sec

Pogacarrek (UAD) nagusitasuna erakutsi du Pirineotako etapa irabazita UAEko kontrolatutako etapan, Pogacarren (UAD) nagusitasuna erakutsita etapa garaipena lortu zuen Piriniotako lehen etapan. Vingegaard (TJV) gaztea eta Carapaz (IGD) izan zituen bidelagun azken kilometroetan, baina esan bezala, bietako inor ez zen gauza izan Pogacarri etapa kentzeko. Lidergoa sendotuta, beraz, esloveniarra, Vingegaard eta Carapazek, aldiz, podiumeko postuak ziurtatzen hasita. Atzoko etapak emandakoak eta gaurkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Iban Perezek (@piban). https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/507_Tropela_2021_Frantziako_Tourra_17etapa.mp3 Podcastera harpidetu

Jul 15

6 min 16 sec

Konradek (BOH) etapa garaipena 2021eko Tourrean Konradek (BOH) garaipena eman dio taldeari Polittek (BOH) egun batzuk egin zuenaren antzera, ihesaldian sartu eta nagusitasuna erakutsiz. Alex Aranburu (APT) ihesaldi horretan izan bazen ere, seigarren postuan sailkatzeko aukera besterik ez du izan. Maillot berdearen lehian, Colbrellik (TBV) eta Matthewsek (BEX) puntuak bildu zituen, nahiz eta Cavendishek (DQT) eusten dion maillot berdeari. Sailkapen nagusian, berriz, aldaketarik gabe, Pogacarrek (UAD) jarraitzen du lider. Atzoko etapak emandakoak eta gaurkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso). https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/506_Tropela_2021_Frantziako_Tourra_16etapa.mp3 Podcastera harpidetu

Jul 14

6 min 6 sec

Kussek (TJV) etapa garaipena lortu du Andorran Ihesaldia gailendu da etapa berri batetan. Oraingo agertokia Andorra genuen eta ihesaldiko tropeltxo marduletik Kuss (TJV) estatubatuarra izan da garaile. Hautagai nagusien artean mugimenduak izan badira ere, Pogacarrek (UAD) nagusitasunez eusten dio lidergoari. Atzoko etapak emandakoak eta biharkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Iban Perezek (@piban). https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/505_Tropela_2021_Frantziako_Tourra_15etapa.mp3 Podcastera harpidetu

Jul 12

6 min 41 sec

Cavendishek (DQT) bere Tourreko laugarren etapa garaipena lortu zuen Deceuninckek ondo kontrolatu du Tourreko 13. etapa eta berriro ere garaipena lortu du bertan Cavendishek (DQT). Guztira 34 garaipen, honenbestez, Frantziako Tourrean eta jada Merckxen marka berdindu du. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Pogacarrek (UAD) jarraitzen du lider. Atzoko etapak emandakoa eta gaurkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Iban Perezek (@piban). https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/504_Tropela_2021_Frantziako_Tourra_13etapa.mp3 Podcastera harpidetu

Jul 10

5 min 39 sec

Polittek (BOH) ihesaldian sartzeari esker etapa garaipena lortu du Saganek (BOH) belauneko minaren ondorioz, etxerako bidea hartu duen etapa berean, Politt (BOH) taldekideak etapa garaipena lortu du. Esprinta saihestea lortu du ihesaldiak, 13 txirrindulariz osatutako tropeltxoak, bertan Politt zelarik. Imanol Ervitik (MOV) ere lortu du ihesaldia sartzea, baina ez da gauza izan Politten erasoari jarraitzeko eta bigarren postuarekin konformatu beharrean izan da. Atzoko etapak emandakoa eta gaurkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso). https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/503_Tropela_2021_Frantziako_Tourra_12etapa.mp3 Podcastera harpidetu

Jul 9

5 min 21 sec

Van Aertek (TJV) etapa garaipen handia lortu du Mont Ventouxen Arantza kentzeko gauza izan da Van Aert (TJV) etapa garaipen garrantzitsua lortuta Mont Ventouxeko etapan. Ihesaldian sartuta, Trekeko bikoaren, Elissonde (TFS) eta Mollema (TFS), eusteko gai izan da. Sailkapen nagusian ere mugimenduan izan dira, Pogacarrek (UAD) maillot horiari erraz eusten badio ere, O'Connorrek (ACT) eta Gauduk (GFC) denbora galdu baitzuen. Atzoko etapak emandakoa eta gaurkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Iban Perezek (@piban). https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/502_Tropela_2021_Frantziako_Tourra_11etapa.mp3 Podcastera harpidetu

Jul 8

7 min 28 sec

Cavendishek (DQT) bere Tourreko 33. etapa garaipena lortu du Inork gutxik espero zuen Cavendishek (DQT) aurtengo Tour honetan hiru etapa garaipen eta berdearen lehian izango zenik. Pentsa, %20ak baino gutxiagok hartu du Tropelan eta hori "Beste azkarrak" multzoan izanik. Garaipen hauei esker Tropelan puntu gehien eman dituen hirugarren txirrindularia da liderraren, Pogacarren (UAD), eta asteburuan erretiratu zen Van der Poelen (AFC) atzetik. Gai izango ote kontrol barruan iristeko Parisera bidean? Atzoko etapak emandakoa eta gaurkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso). https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/501_Tropela_2021_Frantziako_Tourra_10etapa.mp3 Podcastera harpidetu

Jul 6

5 min 44 sec

O'Connorrek (ACT) etapa garaipen handi lortu zuen maillot horia ere eskura izan zuen etapan Atseden egunaren aurreko etapa ere zinez gogorra izan da txirrindularientzat. Garaipena O'Connorrek (ACT) lortu zuen, ihesaldiaren aurrealdean izanez egun osoan zehar. Mendiko sailkapenean ere lehia ikusi genuen Quintana (ARK) eta Poelsen (TBV) artean. Sailkapen nagusiari dagokionez, aukera guztiei agur esan ziena Van Aert (TJV) izan zen eta Pogacarrek (UAD), aldiz, lidergoa indartu zuen azken igoeran. Etapa azkar joan zen eta Cavendish (DQT) berak ere lanak izan zituen kontrol barruan sartzeko. Kontrolez kanpo geratu zirenak, besteak, beste, Demare (GFC) eta Coquard (BBK) izan ziren. Atzoko etapak emandakoa eta biharkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Iban Perezek (@piban). https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/500_Tropela_2021_Frantziako_Tourra_9etapa.mp3 Podcastera harpidetu

Jul 5

7 min 14 sec

Teunsek (TBV) etapa garaipena Pogacar (UAD) protagonista izan den etapan Etapa kaotikoa ikusi genuen. Bizi lehen kilometroetan eta ondorioz Thomas (IGD), Latour (TEN) eta Roglic (TJV) tropeltxo nagusitik atzeratuta geratu ziren. Gaur jakin dugunez, Roglicek Tourra utziko du. Bahrainekoak lehian izan ziren egun guztian zehar Poels (TBV) eta Teunsen (TBV) bidez, eta azken honek lortu zuen azkenean etapa garaipena. Bazirudien Pogacarrek (UAD) emandako erakustaldian etapa ere eraman zezakeela, baina azkenean ez zen horrela izan. Ion Izagirre (APT) bigarren izan zen etapa irabazteko lehian izan bazen ere. Sailkapen nagusian, horrenbestez, Pogacar dugu lider berria eta nolabait berari aurre egiten saiatu zen bakarra Carapaz (IDG) izan zen, nahiz eta berriro ere etekinik gabe geratu. Atzoko etapak emandakoa eta gaurkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso). https://bloga.tropela.eus/tag/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/499_Tropela_2021_Frantziako_Tourra_8etapa.mp3 Podcastera harpidetu

Jul 4

11 min 32 sec

Mohoricek (TBV) etapa garaipen ikaragarria lortu zuen eguneko ihesaldiari ere tartea atereaz Etapa ikusgarria aurtengo Frantziako Tour honetako 6. hau. Izan ere ihesaldi mardula osatu zen, bertan Mohoric (TBV) garaileaz gain, Van der Poel (AFC) liderra ere sartu baitzen. Esloveniako txapeldunak etapa garaipen handia lortu zuen eta ihesaldikoek, denbora tarteari esker, sailkapen nagusian aurrera egiteko gai izan ziren. Saririk potoloenak lortu zituztenak liderra, Van der Poel (AFC), eta Van Aert (TJV) izan ziren, orain Pogacar (UAD) 3 minututik gorako tartearekin baitute. Carapaezk (IGD) saiakera egin zuen denbora lortzeko, baina alferrik izan zen, besteak beste, Movistar jarri baitzen tropel nagusian tiraka. Galtzaile, berriz, Roglic (TJV), taldekiderik gabe, ezinak jota edo, 3 minututik gorako atzerapenarekin helmugaratu baitzen. Atzoko etapak emandakoa eta gaurkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso). https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/498_Tropela_2021_Frantziako_Tourra_7etapa.mp3 Podcastera harpidetu

Jul 3

10 min 9 sec

Cavendishek (DQT) berdez jantzita bere bigarren etapa garaipena lortu du Berriro ere etapa garaipena lortu du Cavendish (DQT) Man irlako gizon azkarrak. 4. etapan garaipena lortuta, badirudi britaniarrak konfiantza eta hankak berreskuratuta dela. Berdez jantzita irabazi du etapa eta badirudi berdearen lehian izan daitekeela. Gainontzean aldaketarik ez, Van der Poelek (AFC) jarraitzen baitu horiz jantzita. Atzoko etapak emandakoa eta gaurkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso). https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/497_Tropela_2021_Frantziako_Tourra_6etapa.mp3 Podcastera harpidetu

Jul 2

4 min 59 sec

Pogacar (UAD) nagusi Tour honetako lehen erlojuaren kontrako saioan Lehen test garrantzitsua sailkapen nagusiko txirrindularientzat eta kolpea ematen lehena Pogacar (UAD) izan da. Etapa irabazteaz gain, arerioei minutu t'erdiko aldea irekitzeko gauza izan da. Van der Poelek (AFC), ordea, horiari eusten dio erlojupeko bikain bat burutu ondoren. Atzoko etapak emandakoa eta gaurkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Iban Perezek (@piban). https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/496_Tropela_2021_Frantziako_Tourra_5etapa.mp3

Jul 1

6 min 58 sec

Cavendishek (DQT) lortu du etapa garaipena Tourrean denbora luzez garaipenik lortu gabe izan ondoren Txirrindularien protesta ere izan zuen etapa honetan, Cavendish (DQT) izan da etapa garailean. Denbora zen etapa garaipenik lortu ez zuela baina Deceuninckera bueltatzeak on egin diola bistan da. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Van der Poelek (AFC) jarraitzen du lider. Atzoko etapak emandakoa eta gaurkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Iban Perezek (@piban). https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/495_Tropela_2021_Frantziako_Tourra_4etapa.mp3 Podcastera harpidetu

Jun 30

6 min 58 sec

Merlier (AFC) nagusi Tourreko lehen esprintean Alpecin berriro ere protagonista gaurko etapan ere, nahiz eta Tropela zaleoi erorikoek ardua gehiago sortu diguten. Merlierrek (AFC), Van der Poel (AFC) liderraren taldeko gizon azkarrak lortu du bigarren etapa garaipena Frantziako Tour honetako hirugarren etapan. Azken metroetan Sagan (BOH) eta Ewanek (LTS) izan duten erorikoak baldintzatu du esprinta, baina ezin ukatu lortu duten garaipena lantalde osoak bikain prestatu baitu. Ez da, ordea, Ewan izan erorikoa izan eta etxerako bidea hartu behar izan duen bakarra. Gesink (TJV) eta Haigek (TVJ) ere lasterketa utzi beharra izan dute beste eroriko batzuen ondorioz. Faboritoen artean Roglic (TJV) eta Thomas (IGD) izan dira erorikoak jasan dituztenak. Gaurko etapak emandakoa eta biharkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso). https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/494_Tropela_2021_Frantziako_Tourra_3etapa.mp3 Podcastera harpidetu

Jun 28

8 min 11 sec

Van der Poelek (AFC) etapa eta maillot horia Bigarren etapa eta lider aldaketa. Alaphilippe (DQT) faborito bazen ere, Van der Poelek (AFC) nagusitasuna erakutsi du bi igoeratan: lehenean gainsariak lortzeko eta bigarrengoan etapa garaipena, eta nola ez, maillot horia. Aitona gogoan izan duela ere esan du kazetarien aurrean emozioa ezkutatu ezinda. Gaurko etapak emandakoa eta biharkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Iban Perezek (@piban). https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/493_Tropela_2021_Frantziako_Tourra_2etapa.mp3 Podcastera harpidetu

Jun 27

6 min 57 sec

Alaphilippe (DQT) nagusi Tourreko lehen etapan Abiatu da 2021eko Frantziako Tourra eta guk ere ekin diogu eguneroko podcasta prestatzeari. Podcast honetan Tourreko lehen etapaz gain, La Coursekoaz ere hitz egin dugu. Bertan Volleringek (SDW) lortu zuen garaipena nagusien tropeltxoan azkarrena izanik. Eider Merino (MNX) izan zen lehen euskalduna. Gizonezkoenean, aldiz, munduko txapelduna den Alaphilippek (DQT) lortu zuen etapa garaipena nagusitasun handiz eta bera da lehen liderra. Sailkapen nagusiari begira galtzaileen artean Miguel Angel Lopez (MOV) eta Porte (IGD) lirateke nabarmentzekoenak. Hau guztia eta gaurko etapak eman dezakeenaren inguruan aritzen da Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast berri honetan. https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/492_Tropela_2021_Frantziako_Tourra_1etapa.mp3 Podcastera harpidetu

Jun 27

10 min 19 sec

Azkenean, ohiko egutegira bueltatuta, hemen dator aurtengo Frantziako Tourra! Bi hautagai nagusi eta hamabi multzoz osatutako kiniela dugu aurtengoan. Euskaldunei dagokionez, zazpi izango dira lehian, bost taldetan banatuan. Nola ez, Astanak izango ditu euskal txirrindulari gehien, hiru hain zuzen ere. Aurtengo Tourrari bere osotasunean eta bereziki Tropelako kinielari errepasoa emateko Iban Perez (@piban), Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira mikrofono hauetara. Ez galdu ezinbesteko izango zaizuen podcast hau eta zorte on! https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/491_Tropela_2021eko_Frantziako_Tourra.mp3 Podcastera harpidetu

Jun 22

1 hr 28 min

Bernalek (IGD) poltsikoratu du 2021eko Italiako Giroa Amaitu da 2021eko Italiako Giroak eta ezustekorik gabe azken etapan, Bernalek (IGD) irabazi du aurtengo edizioa. Aldaketarik ez podiumeko postuetan gaurko etaparen ondoren, beraz, Carusok (TBV) amaitu du bigarren eta hirugarren, aldiz, Simon Yatesek (BEX). Gaurko etapan ere protagonista Ineos izan da Gannak (IGD) eman duen erakustaldiarekin beste etapa bat poltsikoratuz. Gaurko azken etapak eman duenaren ingurukoak bildu ditu Iban Perezek (@piban) podcast berri honetan. https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3-eu-west-1.amazonaws.com/tropela/490_Tropela_2021_Italiako_Giroa_21etapa.mp3 Podcastera harpidetu

May 30

6 min 52 sec

Carusok (TBV) garaipen garrantzitsua azken mendateko etapan Ikusgarria Giroko 20. etapa nahiz eta sailpanen nagusian aldaketa gehiegirik ez zuen sortu. Bardet (DSM) eta Caruso (TBV) oso ausart erasoan, Bernal (IGD) eta Daniel Felipe Martinez (IGD) bikian arrosaren defentsan. Azkenean Carusok etapa garaipena lortzeaz gain, bigarren postua sendotu zuen, hein handi batean Pello Bilbaoren (TBV) lan eskergari esker. Atzoko etapak emandakoa eta gaurkoak eman dezakeenaren ingurukoak bildu ditu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast berri honetan. https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3-eu-west-1.amazonaws.com/tropela/489_Tropela_2021_Italiako_Giroa_20etapa.mp3 Podcastera harpidetu

May 30

8 min 51 sec

2020ko Dauphine Kriteriumeko etapa bat 2021eko Dauphine Kriteriumaren ibilbidea eta, bereziki, Tropelako kiniela errepasatzen dute Eneko Garatek (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan. Erlojupeko bakarra eta zailtasun handiko etapekin amaituko den Kriterium honek, berriro ere 8 etapatako egitura berreskuratzen du iazko pandemiaren mugak gaindituta. Zalantzarik gabe lasterketa honek aurtengo Tourrera hautagai nagusiak nola iritsiko diren erakusteko balioko digu. https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3-eu-west-1.amazonaws.com/tropela/488_Tropela_2021_Dauphine_Kriteriuma.mp3 Podcastera harpidetu

May 28

45 min 34 sec

Yatesek (BEX) etapa garaipena lortu du Sailkapen nagusian aldaketarik izan ez bada ere, Bike Exchange taldeak etapan protagonista izateko nahia erakutsi du. Azkenean lan hori Yatesek (BEX) borobildu du etapa garaipena lortuz. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Bernalek (IGD) eusten dio lidergoari. Gaurko etapak emandakoa eta bihar eman dezakeenaren ingurukoak bildu ditu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast berri honetan. https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3-eu-west-1.amazonaws.com/tropela/487_Tropela_2021_Italiako_Giroa_19etapa.mp3 Podcastera harpidetu

May 28

7 min 36 sec

Bettiolek (EFN) Giroko 18. etapa poltsikoratu du Aurreko podcastean esandakoaren kontra, 2021eko Italiako Giroko 18. etapa honetan ihesaldian izan da garailea. Gainera errenta handia lortu dute tropelak patxadaz hartu baitu. Aurrean indartsuena etapa garaipena lortzeko Bettiol (EFN) izan da. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Bernalek (IGD) jarraitzen du lider. Gaurko etapak emandakoa eta bihar eman dezakeenaren ingurukoak bildu ditu Iban Perezek (@piban) podcast berri honetan. https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3-eu-west-1.amazonaws.com/tropela/486_Tropela_2021_Italiako_Giroa_18etapa.mp3

May 27

6 min 45 sec

Dan Martinek (ISN) etapa garaipen handia Giroko 17. etapan Atseden egunaren ondorengo etapan, Dan Martinek (ISN) arantza kendu eta etapa garaipen handia lortu du eguneko ihesaldian sartuta. Azken igoera bikaina eginda, ondo eutsi dio hautagai nagusien tropelari eta bertan izandako erasoei. Gainara garaipen honekin hiru itzuli handietan etapa bana ditu palmaresean. Sailkapen nagusian aldaketak izan dira eta, Bernalek (IGD) lidergoari eusten badio ere, ahultasuna erakutsi zuen. Aurrera jauzi egitea lortu zuena Yates (BEX) izan da etapan hirugarren sailkatuta podiumeko postuetan sartu baita. Txanponaren beste aldea Evenepoelek (DQT) erakutsi du; erorikoa izan, eta etapa bukatu bazuen ere, ez da gaur irteeran izango. Atzoko etapak emandakoa eta bihar eman dezakeenaren ingurukoak bildu ditu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast berri honetan. https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3-eu-west-1.amazonaws.com/tropela/485_Tropela_2021_Italiako_Giroa_17etapa.mp3 Podcastera harpidetu

May 27

6 min 16 sec

Bernal (IGD) jaun eta jabe eguraldi traketsak baldintzatutako etapan Dolomitetako etapa garrantzitsua, eguraldiak baldintzatua hasterako eta etapan zehar. Izan ere, antolakuntzak ibilbidea aldatu beharrean izan da eta edozein kasutan ere, eguraldi makurrak, telebistako irudiak ez izatea eragiteaz gain, triskantza eragin du tropelean. Nagusitasunez agertu dena Bernal (IGD) izan da, ia minutu t'erdiko errentarekin helmugaratu baita Bardet (DSM) eta Carusorekiko (TBV). Gaurko etapak emandakoa eta etzikoak eman dezakeenaren ingurukoak bildu ditu Iban Perezek (@piban) podcast berri honetan. https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3-eu-west-1.amazonaws.com/tropela/484_Tropela_2021_Italiako_Giroa_16etapa.mp3 Podcastera harpidetu

May 25

7 min 44 sec