This browser doesn't support Spotify Web Player. Switch browsers or download Spotify for your desktop.

Stai Zitto

Popular

  1. 1.
    Cinco Sentidos
    3:500:30
  2. 2.
    Gauzarik Ederrena!
    3:460:30
  3. 3.
    Oroitzak
    4:310:30
  4. 4.
    Sei Sustraiak
    4:120:30
  5. 5.
    Ikusi Makusi
    2:230:30
Stai Zitto rock ska taldeak bederatzi taldekide ditu eta Ermuan jaio zen, Bizkaian, 2013an. Talde honek proiektu eta musika-talde ezberdin batzuen hausterretan du jatorria.
2014an ideia berri eta gura guztiak batu eta martxan jarri zituzten lehen diskoa Higain estudioetan grabatzeko, Usurbilen. Haritz Harreguy produktorea eta zuzendaria izan zen.
2015ean taldeak kontzertu batzuk eta bira txiki bat egin zuen eta Gaztea Irratiak antolatutako XXIV. Maketa Lehiaketaren finalera ailegatu zen. Publikoen saria irabazi zuten eta, ondorioz, Euskal Herrian zehar zabaldu zen taldearen musika.
2015eko amaieran, estudioko bigarren lana prestatzen hasi zen taldea. Grabaketa 2016ko otsailean hasi zen, Mungiako Muxik-on estudioetan (La casa de Iñaki, aspaldian). Produktorea eta zuzendaria Jorge Etxebarrieta Txortx izan zen.
Taldearen estiloari dagokionez, ez da erraza estilo bakar bat hautatzea. Rock melodikoa nagusitzen da, baina taldearen estiloak ska-, reggae- edo rumba-ukitu batzuk ditu. Bizkortasunez eta alaitasunez beteriko zuzeneko ikuskizunak horren eredu dira. Talde honen mugalde musikalek ez dute harresirik. Taldekideak ez dira berritzearen ezta sortzearen beldur. Abestiek egunerokoa dute ardatz: bizitza, laguntasuna, jarrera, positibotasuna, bakardadea, galerak…
Taldeak ez dio mugarik jartzen bere musikari. Ahalik eta urrunago eraman nahi dute Stai Zitto bizitzeko era eta, horretarako, bost zentzumenez eta melodia batez baliatzen dira.

729

Monthly Listeners

650

Followers

Where people listen

Albums

Singles

Discovered On

Related Artists

Listen to Stai Zitto now.

Listen to Stai Zitto in full in the Spotify app